Korrikako egitarauak Tolosaldean

Ataria 2026ko martxoaren 11

Hauek dira, 24. Korrikaren inguruan Tolosaldean antolatu diren ekitaldiak, herriz herri.

ALTZO

  • Martxoak 15, igandea

11:30-14:00. Korrika giroa, musikaz eta kantuz.

11:30. Korrika txikiaren prestaketa. Guraso Elkarteak: ikasleek petoak, pankartak eta abarrak prestatuko dituzte gurasoek lagunduta.

12:00.-14:00. Korrika Lagun egiteko, materiala erosteko, Errigora produktuak ezagutzeko postuak.

13:00. Korrika Txikia plaza inguruan.

14:00. Girotze ekitaldiaren amaiera

ASTEASU

  • Martxoak 23

15:00. Korrika Txikia eskolatik plazara.

Jarraian. Merienda.

17:00. Haurrentzako herri kirolak eta buruhandiak .

18:30. Euskal abestien bingoa.

Ondoren. Afari merienda. Udalak jarriko du edaria. Txistorrak eta tortillak jatekoak.

22:00. Ordu inguru horretan Villabonara gerturatuko dira. 

AMASA-VILLABONA

  • Martxoak 23

15:20. Korrika txikia. Zizurkilek lekukoa pasako digu Zubimusu zubian. Mezuaren irakurketa Errebote plazan. Ondoren merienda, txokolatea Irrintzi elkartearen eskutik.

18:00. Erraldoiak eta buruhandiak. Besamotza konpartsaren eskutik Errebote plazatik abiatuta 19:00 Elektrotxufla Elektrotxaranga. Errebote plazatik abiatuta.

21:00. Barrikotea. Norberak bere afaria + barrikotea 3€. Berdura plazan

23:40. Korrika Villabonan.

ZIZURKIL

  • Martxoak 23

15:00. Korrika Txikia: herrigunetik abiatuko da eta Zubimusuko zubian lekukoa Villabonara pasako dugu. Jarraian, Joxe Arregi plazan merienda.

18:00. Peto banaketa: Zizurkilgo lekuko hartzaileei Joxe Arregi plazan

18:30. Kalejira Loatzo musika eskolakoekin Urkamendi elkartera.

19:00. Hitzaldia Urkamendin: Gu ta gutarrak “Beltxa”ren ipuina bahitu zenekoa

20:30. Ogitarteko afaria Urkamendi elkartean. Txartelak salgai Egarri tabernan, 7€

22:30. Korrikaren lekuko hartzaileak dagokien tokira kalejiran. Loatzo musika eskolarekin alaituta

ADUNA

  • Martxoak 22

11:30. Herriko musikari eta kantariekin kale kantujira.

12:00. Peto salmenta.

12:00. Patata-tortilla herri lehiaketa.

13:30. Lehiaketaren sari banaketa eta Korrika saskien zozketa

  • Martxoak 23

15:00. Korrika Txikia.

23:00. Txulobin kafetxo.

00:00. Korrikari harrera.

  • Martxoak 25

19:00. Kultur aretoan Laburbira, zazpi film labur.

ANOETA

  • Martxoak 13

18:00 – 19:00. Plazan petoen salmenta.

  • Martxoak 23

15:00. Korrika Txikia Iruratik hasita Anoetara Amaieran txokolate bokatak banatuko dira -16:00: Jolasak DBHko gazteek gidatuta 19:30 bingo-pote musikatua

20:30. Afari barrikotea frontoian (udalak mahaiak eta edaria ekarriko du eta jana norberaren esku).

23:16. Ordu horretan iritsiko da Korrika Hernialdeko bidegurutzetik!

IRURA

  • Martxoak 12

18:30tatik aurrera Petopote.

  • Martxoak 23

15:00. Korrika txikia: Iruratik hasita Anoetara lekukoa eraman.

  • Martxoak 28

11:00. Irurako eta Lodosako erraldoien kalejira herrian zehar

18:00. Bertso poteoa Maider Arregi eta Oihana Aranarekin

21:00. Barrikotea plazan. Mahaiak muntatzeko 20:45 elkartuko gara.

BERASTEGI

  • Martxoak 23

21:20. Udalak lekukoa hartuko du Atallutik Lizartzarako bidean (1122km)

  • Martxoak 27

15:00. Korrika txikia San Anton ermitatik plazara. Jarraian aurtengo abestiaren koreografia dantzatuko da. Ondoren merienda Guraso Elkartearen eskutik.

BERROBI

  • Martxoak 23

20:00. Afari autogestionatua. Edaria udalaren kontura. Eguraldi onarekin eskolako patioan, eguraldi txarra eginez gero gaztetxean.

22:00ak aldera denok batera Ibarra aldera abiatuko gara.

23:00k inguruan Korrika Ibarran! Berrobiko Udalaren eta Berriko eragileen lekuko hartzera joango gara Ibarrara!

Lekukoa hartuko duten eragileak: Berrobi berri, Bide-ona elkartea, Begi-gorri gaztetxea, Ekintza guraso elkartea eta Berrobin ere euskaraz taldea.

  • Martxoak 27

15:30. Korrika Txikia herrian barrena, lekukoa eskuz esku aldatuz. Ondoren, Berrobi Kantari Korrikako kantuekin.

16:30. Meriendatxoa guraso elkartearen eskutik.

IBARRA

  • Martxoak 23

15:00-16:30. Korrika Txikia . Plaza azkuetik, San Inazio plazara eta ondoren Zumardiaundia plazara.

16:30. Korrikaren kantarekin Goazen Dantzara! plazan.

18:00-20:00. Gazteen patata tortilla txapelketa ( izen ematea Gaztezulo eta Zubiaurre tabernan)

20:00. Barrikotea. Plazan.

20:30. Magoaren ikuskizuna Gaztetxean.

22:00 Kalejiran Plazatik herri sarrerara.

LIZARTZA

  • Martxoak 23

15:00. Korrika Txikia . Eskolaren eskutik.

16:00. Haur jolasak eta txokolatada gaztetxearen eskutik.

18:30. Tirabira taldearen kontzertua eta pintxopotea Ostatuaren eskutik

20:00. Ogitarteko afaria aurrez eskatuta. 

TOLOSA

  • Martxoak 23

10:30. Korrika Txikia alde zaharreko kaleetatik

21:00. Amarotz auzoan : jan edana eta musika

21:30 : Txokolatea, pastak eta musika Berazubi auzoan. San Frantzisko ( Herrikide parean) • Zerkausian

22:35. Korrika Tolosan.

ALBIZTUR

  • Martxoak 27

15:00. Eskolako irakasle eta ikasleek herria girotuko dute. 16:00 Korrika txikia herrian zehar.

16:15 Mezuaren irakurketa.

16:30 Meriendatxoa BGEaren eskutik.

  • Martxoak 28

11:30 BGE eta PLAZA TXO!k antolatuta haur eta nerabeentzat tailerrak.

13:00 Kalejira herriko trikitilari gazteekin herria apaintzeko.

14:30 Korrikari ongi etorria. Ondoren , bazkari herrikoia ( janaria eta edaria norberak ekarri) .

Arratsaldea alaitzeko karaokea.

ALEGIA

  • Martxoak 13

19:00tan Korrikaren arropa postua.

  • Martxoak 27

11:30tan Korrika Txikia herrian zehar.

  • Martxoak 28

12:00. Zanpantzarrak,

14:30. Herri bazkaria eta ondoren erromeria. Gaztetxean gauean kontzertuak.

BALIARRAIN

  • Martxoak 13

Petoen banaketa+ Korrika arropa postuarekin

  • Martxoak 28

11:00. Plazan elkartuko gara

12:15. Denok Korrika!

Ondoren. b¡Bazkari herrikoia norberak bere bazkaria ekarrita.

BIDANIA-GOIATZ

  • Martxoak 27

15:00. Korrika Txikia.

  • Martxoak 28

11:30. Haurrentzako jolasak.

12:30-13:45. Aurregirotzea.

14:31.14:56. Korrika.

ELDUAIN

  • Martxoak 28

17:00. Korrika txikia herrian zehar. Iluntzean ogitartekoak biltokian

ORENDAIN

  • Martxoak 19

15:00etan, liburutegian: 24. Korrikaren hasiera zuzenean. 

  • Martxoak 27

10:30ean, plazan: Korrika Txiki Txikia. Haurreskolako haurrak ere korrikan!

  • Martxoak 28

11:00etan: Korrika txikia.

Ondoren: Mezua, dantza eta hamaiketakoa.

12:30 aldera: Dagokigun kilometroa.

IKAZTEGIETA

  • Martxoak 27

15:00etan Korrika txiki.

  • Martxoak 28

13:00 Korrika herritik 14:30 herri kantu bazkaria.

OREXA

  • Martxoak 23

18:30. Poteo musikatua tabernan.

19:30. Afari merienda.

21:00. Lizartzara.

21:30. Korrika

AMEZKETA

  • Martxoak 27

15:30. Korrika txikia  plazan hasita. Suziria botako da, eta udaletxetik Zumadi Eskolarako bidea egingo da. Bertan, koreografia, mezua eta merienda.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!