Entzuteko jaioak

Martxoan murgilduta

Naiara Roldan de Aranguiz 2026ko martxoaren 6a

Martxoan sartuta gauden honetan, gure gaurko irratsaioa, ohikoa izaten den gisan, batik bat emakume ahotsekin osaturik dago. Hala ere, martxo hasiera honek Goya sarien bestondoa ere utzi digunez, aitortza horiei ere keinua egin diegu. Eta ezin ahazturik utzi Martxoaren 3aren 50. urteurrena. 

Ondorengo kantuak entzun ditugu gaurko saioan:

  • Neomak taldearen Inork ez du berdin egiten eta Esperantzak.
  • Anariren Txikizio hau dena eta Bidea eta denbora.
  • Ariaren Uhara eta Dantzaren iraultza.
  • Olaia Inziarteren Rita eta Never be like her.
  • Idoiaren 25. artikulua eta Hitzetan.
  • Los domingos filmeko Aitormena.
  • Flores para Antonio dokumentaleko izen bereko kanta.
  • Sirat pelikulako Kanding Rayren musika.
  • Karmele Jaio eta Idoia Asurmendiren aM3ts berriak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!