Korrikaren lekukoa, Atarikideen eskura

Ataria 2026ko martxoaren 10a

Onintza Garaikoetxeak eraman zuen 2024an ATARIAko lekukoa, ama, ahizpa, alaba eta ilobekin.

Azken urteetako ohiturari jarraituz, ATARIAren lekukoa harpidedun batek eramango du.

ATARIAren lekukoak Tolosako kaleetan barrena egingo ditu bere metroak, eta lekukoa eraman nahi duenak antolatu dugun zozketan parte hartu baino ez du egin beharko. Lekukoa Tolosako Amarotz auzoan, martxoaren 23an, 22:37ak aldera eramango da.

Zozketan parte hartzeko, eman izena hemen martxoaren 18ko 12:00ak baino lehen.

Gainera, irabazleak Korrikako material sorta bikaina ere jasoko du opari. 

Animatu eta zorte on!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!