Trafikoari eta aparkalekuei buruzko oharrak

Ataria 2026ko otsailaren 10a

Inauteriak direla eta udalak hainbat oharren berri eman du.

Ostegun Gizena, otsailak 12


Rondilla kalea moztuko dute 10:00etan, hurrengo eguneko goizera arte. Kalean ezingo da aparkatu. Soilik garajeetarako sarrera baimenduko da, Belatetik. Inpernu eta Andia kaleetako garajeetara joateko musika-eskolaren atzetik joan beharko da. Barrena kalean, San Frantzisko pasealekuan eta Oria kalean ere ezingo da aparkatu.

Ostiral Mehea, otsailak 13


Rondilla kaleko trafikoa irekiko dute, gutxi gora behera, 09:30ean, garbiketa zerbitzuak lanak amaitu bezain pronto. San Frantzisko pasealekuan eta Oria kalean ezingo da aparkatu.

Zaldunita bezpera, otsailak 14


Rondilla kalean trafikoa baimenduko dute 14:00ak arte. Ordutik aurrera, berriro guztiz itxiko dute Felipe Gorriti plazan, inauteriak amaitu arte. Garajeetara joateko Belatetik eta Lapurdi plazatik barrena egin beharko da sarrera, eta Inpernu eta Andia kaleetako garajeetara joateko, musika-eskolaren atzetik. Ezingo da aparkatu San Frantzisko pasealeku osoan. 14:00etatik aurrera Rondilla kalean ere ezingo da aparkatu. Asteazkenean, garbitzaileen lanak amaitu ostean irekiko dute Rondilla kalea, aurreikuspenen arabera 10:00ak aldera.

Zaldunita, Astelenita eta Asteartita, otsailak 15-17


Erdiguneko trafikoa guztiz itxiko dute 12 puntutan: Arrameleko biribilgunea, Felipe Gorriti plaza, Jesusen Zerbitzariak, Rondilla kalea, Zumalakarregi pasealekua, Santa Klara, San Joan kalea, San Esteban, SAM zubiko biribilgunea, zezen-plaza, suhiltzaileen egoitzaren ondoko biribilgunea eta Iruñea etorbidea. Leku horietan trafiko laguntzaileak izango dira. Hori hurrengo hiru egunetan mantenduko dute. Soilik garajeetako sarrera eta irteerak baimenduko dituzte. Ezingo da aparkatu San Frantzisko pasealekuan, Oria kalean, Nafarroa etorbidean, Zumalakarregi pasealekuan eta Rondilla eta Barrena kaleetan.

Hausterre eguna, otsailak 18


Garbiketa zerbitzuak lan guztiak amaitu bezain laster zabalduko dute trafikoa. Gutxi gora behera 10:00etan izan daitekeela aurreikusi dute, nahiz eta momentuko beharren arabera aurreratu edo atzeratu egingo duten. Ordu horretatik aurrera, garraio publikoko geltokiak ohiko kokalekuetara itzuliko dira.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!