Inauterietako galdera-erantzun jolasa

Ataria 2026ko otsailaren 12a

ATARIAK Inauterietako galdera-erantzun jolasa prestatu du, eta parte hartzen dutenen artean, Errigorako produktuez osaturiko sorta zozkatuko da. 

Jokoan eta zozketan parte hartzeko, klikatu hemen.

Joko eta zozketarako oinarriak eta informazioa ondorengo lerroetan azalduko ditugu: 

    • Zozketan izen-ematea Ataria.eus webgunean sortutako jokoan parte hartuta egingo da.
    • Parte hartzen dutenen artean Errigorako produktuez osaturiko sorta zozkatuko da. 
    • Jokoan eskualdekoa den edo eskualdearekin lotura duen eta adinez nagusia den ATARIAko edozein irakurlek hartu dezake parte, Atarikide izan edo ez izan. 
    • Atarikide direnek, abizenarekin batera, bazkide zenbakia derrigorrez jarri beharko dute.
    • Parte hartzeko azken eguna: otsailaren 18a, asteazkena, 23:59ean.
    • Hurrengo goizean irabazlearekin jarriko gara harremanetan, telefono edo e-mail bidez, sariduna dela adierazteko.
    • Zozketan parte hartu ahal izateko, benetako izen-abizenak, telefono zenbakia eta e-maila jarri beharko dira. Eta parte hartzeko adinez nagusia izan beharko da.
    • Ez da datu okerrik edo faltsurik ematen dituztenen partaidetzarik onartuko. Hauek zuzenean zozketatik kanporatuak izango dira.
    • Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.
    • Erantzunak zuzenak edo okerrak izan, berdin hartuko da kontuan parte hartzea.
    • Saria ez da beste produkturen batekin edo diruz trukatuko.
    • Edozein zalantza izanez gero, jarri kontaktuan 943655695 edo ataria@ataria.eus –en.
    • ATARIAREN erabakiak eztabaidaezinak izango dira.

Animatu, hartu parte eta zorte on!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!