Lehen zartagin hotsak

Ataria 2026ko otsailaren 6a

Eskualdera iritsi dira inauteria iragartzeko lehen kaldereroak. Loatzo musika eskolak girotuta, Anoetatik Irurara kalejiran joan dira herritarrak datorren festa iragartzen.

Gainean dira inauteriak. Anoetako plazatik abiatu dira eskualdeko lehen kaldereroak, eta Irurako plazarainoko bidea egin dute kalejiran. Musikaren erritmoan zartaginei mailuekin eraginez iragarri dituzte haurrek zein helduek datozen astean iritsiko diren inauteriak. Urtero bezala Loatzo musika eskolako kideek girotu dute ekimena, eta bi herrien arteko bidean kendu diote hautsa inauterien bezperako soinu bandari.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!