Ataria TB

Osasungintzako errealitateaz Arregi eta Enbeita

Ataria 2026ko urtarrilaren 17a

Onintza Enbeita eta Maider Arregi ama-alaba bailiran aritu dira bertsotan, hurrenez hurren, kardiologoaren eta amaren hutsa sumatzen duen alabaren roletik. Berehala atera dira oholtzara osasun sistemaren egoera gero eta prekarioagoa, medikuen greba eta lana zein familia uztartzeko zailtasunak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!