Ataria TB

Xiberutikan Mendebaldera, Tolosaldean barrena

Ataria 2026ko urtarrilaren 8a

Xabi Etxaniz Tolosaldeko Korrika arduradunak eta Olatz Peñagarikano eskualdeko AEKko zuzendariak azaldu dute 24. Korrikak bi sartu-irten egingo dituela Tolosaldean: martxoaren 24an Ikaztegietatik Adunara; eta martxoaren 28an, berriz, Alegiatik Bidanira. Aldi berean, lekuko hartzeak erosteko aukeren berri eman dute.

Gaur egin du publiko AEKk zer nolako ibilbidea egingo duen 24. Korrikak. Tolosaldean bi alditan pasako da: martxoaren 24an, astelehen gauean; eta martxoaren 28an, larunbat eguerdian. 33 eta 19 kilometro egingo ditu eskualdean, hurrenez hurren.

Xabi Etxaniz da aurtengo Korrika arduraduna Tolosaldean. Hari eta Tolosaldeko eta Andoaingo AEKko zuzendari Olatz Peñagarikanori egindako elkarrizketa osorik irakurri ahal izango da, urtarrilaren 14ko egunkarian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!