Entzuteko jaioak

Durangotik datozen doinuak

Jon Miranda Labaien 2025eko abenduaren 12a

Durangoko disko eta liburu azokan izan diren musika nobedadeekin osatu dugu aste honetako irratsaioa.

Joseba Tapiak eta Koldo Izagirrek Mister Eleizegi izeneko diskoa ondu dute elkarrekin. Euskal Herriaren istorioak eta bizipen kolektiboak kontatzen ditu, ohiko pertsonaien, gertakizunen eta paisaien bitartez. Tartean da Migel Joakin Eleizegi Arteaga Altzoko Handia ere. Garbiñe Ubedak prestatu du diskorako azala.

Disko berri-berri horrekin batera Durangoko Disko eta Liburu Azokan topatutako beste hainbat ere ekarri ditugu irratsaiora: Neomak taldearen Lazturak orbain, Ruper Ordorikaren Lurra ikutu barik, Iker Laurobaren Bosgarren solairutik, Esnaezinen Hormetan idazten, Gorka Urbizuren Bakan II edota Izaki Gardenak taldearen Sitsak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!