Familia errenta etxe batean bizi diren pertsona guztiek batera lortutako errenta osoa da. Hau da, familia-unitate bateko kideen banakako errentaren batura. Dena den, kontuan hartu behar da banakako errenta edo errenta pertsonala kontsumo-unitateko errenta oinarri hartuta kalkulatzen dela, hau da, etxeko unitatearen parte diren guztiak batzen direla, –kontsumo-unitatearen guztizko diru sarrera–, eta errenta pertsonala ELGAren eskala aldatuaren arabera esleitzen dela –eskala horrek 1 unitateko pisua esleitzen dio etxeko heldu bakoitzari, 0,5ko pisua 13 urtetik gorakoei eta 0,3ko pisua 14 urtetik beherakoei, kontsumo-unitate bakoitzaren barruan–.
2016 eta 2022ko datuei erreparatuta familia errenta gehien hazi den eskualdeko herria Belauntza dela ikus daiteke (18.955 euroko igoera), Orendain dago gero (18.718 euroko igoera), Baliarrain da hirugarrena (17.921 euroko igoera), eta Berastegi da laugarrena (14.944 euroko igoera).
Aipatu behar da, familiako errentaren eta errenta pertsonalaren artean adierazle errealagoa eta osatuagoa ematen duela familia osoarena neurtzeak. 2022ko errenta pertsonaleko datuek diote Belauntza dela errenta gehien duen eskualdeko herria, eta ez Orendain. Ikaztegietak du baxuena kasu honetan ere.