Errenta Saretzen

5.662 euroko aldea

Ataria 2025eko azaroaren 28a

Eskualdeko herrietako 2022ko errenta pertsonalaren datuek diote Belauntza dela errenta handiena duen herria (20.407 euro batez beste) eta Ikaztegieta baxuena duena (14.745 euro batez beste).

Errenta pertsonala edo banakako errenta pertsona fisiko batek urtean lortzen duen diru sarrera multzoa da. Sarrera horiek askotarikoak izan daitezke, hala nola, lanaren ondoriozkoak (soldata), kapitalaren etekinak, jarduera ekonomikoak, edo diru laguntzak eta transferentziak (pentsioak, subsidioak, eta abar). Errenta pertsonalak erabiltzen dira zerga-sistemetan oinarria kalkulatzeko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, esaterako.

2022ko datuek diote Belauntza, Orendain, Berastegi eta Tolosa direla errenta pertsonal altuenak dituzten eskualdeko herriak; 20.407, 20.013, 19.863 eta 19.224 euro hurrenez hurren. Aldiz, baxuena Ikaztegietak, Gazteluk eta Alegiak dute; 14.745, 15.001 eta 15.539 euro hurrenez hurren.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!