'Aplaneta.org' webguneko Martin Mantxorekin hainbat gai errepasatu ditugu, Euskal Herrikoak zein nazioartekoak: AHTaren inguruko azken albisteak, erraustegiko azken istripuak eta hondakin-bilketaren berrikuspena, Amasamendi Bizirik mugimenduaren mobilizazioak, Orbeldiko presa, Donostian egingo den 'Trantsizio faltsua azaleratuz' hitzaldia, Nafarroako hainbat makroproiektu, Kanadako basoen defentsa eta Brasilgo COP 30 bilera.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?