Bihar, larunbata, Garaje Tolosa Saria IV. Pablo Arsuaga Oroimenezkoa ziklo-kros proba izango da Tolosan, eta Oriako Txirrindulari eskolako Aitor Aiertza lehendakariak eman digu probaren berri. Lau jardunaldi jokatu ditu Tolosa Eskubaloiko emakumezkoen lehen taldeak, eta Leire Estanga jokalariarekin hitz egin dugu denboraldiaren hasieraz. Lehenengo aldiz egingo dute, bihar, larunbata, Amezketako Goitibehera Sari Nagusia, eta Karlos Xabier Sotil antolatzaile eta parte hartzailearekin hitz egin dugu proba berezi horretaz.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?