Eutsi Goiari!

Mendi lasterketak, krosak, eskubaloia eta harri jasotzea

Imanol Garcia Landa 2025eko urriaren 17a

Protagonista ugari izan ditugu gaurko saioan.

Batetik, Orendainen bihar egingo da 9. Eltxotrail mendi lasterketa, eta Josu Artutxa lankideak Oier Ibarbia antolakuntzako kidearekin hitz egin du astean zehar.

Bestetik, joan den igandean, Tolosako 37. Herri Krosa egin zen, eta aurtengoan lau irabazle izan dira, bi proba antolatu dituztelako. 5 kilometroko proban, gizonezkoetan Aritz Garin billabonatarrak irabazi zuen, eta emakumezkoetan Paula Del Pozo alegiarrak. 10 kilometroko proban, gizonezkoetan Joseba Olaetxea tolosarra izan zen irabazlea, eta emakumezkoetan Nagore Azkue. Lauren hitzak jaso genituen.

Larunbatean harri jasotzaileen XVII. Txintxarri Saria izan zen jokoan Alegian. Beñat Telleria eta Xabat Olaizola bikoak irabazi zuen.

Azkenik, eskubaloia izan dugu hizpide. Tolosa Eskubaloia gizonezkoen lehen taldeak ligako bost jardunaldi jokatu ditu dagoeneko. Julen Garcia kapitainarekin hitz egin dugu ligaren hasieraz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!