Eutsi Goiari!

Xarea, futbola eta mendi lasterketak

Imanol Garcia Landa 2025eko urriaren 3a

Argentinan 23 urtez azpiko Trinketeko Munduko Txapelketa izan berri da jokoan, eta xare modalitatean bost irurarrek parte hartu dute. Haietatik laurekin egon ginen aste honetan. Tolosa CF-ko futboleko gizonezkoen lehen taldeak hasi du denboraldia. Josu Ibarbia entrenatzailearekin aritu gara solasean denboraldi hasierari buruz. Eta Soronea-Ammma mendi lasterketa taldeak Espainiako Txapelketa irabazi berri du emakumezkoetan eta gizonezkoetan. Alex Jimenez taldeko arduradunak eman digu lorpenaren berri.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!