Ataria TB

Zauden lekuan zaudela, ATARIA zurekin

Ataria 2025eko irailaren 30a

ATARIAk beste pauso bat eman du eta ATARIA aplikazioa sortu du. Edonork du deskargatzeko aukera eta guztiz doakoa da. Aplikazioari esker, Atarikide izatearen abantaila guztiak esku-eskura izango dira aurrerantzean: Atarikide txartela, bazkidetzaren arabera jasotzen diren argitalpenak, geroago irakurtzeko gordetako edukiak, zozketak eta lehiaketak, deskontuak eta abar.

ATARIA aplikazioa euskara hutsean sortuta dago, eskualdeko albisteekin, Tolosaldeko herrietako agendarekin, eskualdeko merkatari eta ostalarien eskaintzarekin eta ATARIA komunitatearen parte diren bazkideekin. Bertako kazetaritza landuz, euskara bultzatzeko eta indartzeko aukera dugu. Lau atal nagusi ditu aplikazioak: kazetaritza edukiak, agenda, Tolosaldeko Gida eta Atarikideen txokoa. 

Honako hauek dira irakurleen eskura jarri nahi izan ditugun funtzionalitate nagusiak:

  • ATARIAk sortutako edukiak gailu batean eskuragarri izango dira.
  • Norberak nahi dituen herri eta gaien araberako edukia aukeratu ahal izango du.
  • Atarikideek beren txokoa izango dute:
    • Atarikide txartela digitala.
    • Bezero arretako kanala intzidentziak zuzenean bidali ahal izateko.
    • Egunkari, astekari eta gehigarriak digitalean irakurtzeko aukera.
    • Eduki zehatzak gordetzeko aukera, beranduago irakurtzeko edo edozein momentutan eskuragarri izateko.
    • Zozketak eta bestelako lehiaketak.
    • Abantailak: deskontu sarea.

Aukera hauez guztiez gozatu ahal izateko, ezinbestekoa da Atarikide izatea. Oraindik ez bazara eta izan nahi baduzu, bide ezberdinak dituzu. Bidali mezua atarikide@ataria.eus posta elektronikora, edo Ataria.eus-en ere egin zaitezke kide. 

  • Eguneratuta egongo den agenda, Tolosaldeko ekitaldiekin.
  • Tolosaldeko Gida, eskualdeko merkatari, ostalari eta enpresen erakusleihoa izanik.

Aplikazioaren egungo bertsioa abiapuntua besterik ez da. Gure asmoa egunez egun garatzen joatea da, tresnak aukera gehiago eskaini ditzan. Zuk ere ekarpenen bat egin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan ataria@ataria.eus-en edo 943 65 56 95 telefonora deituz. 

ATARIA aplikazioa erabiltzen hasteko pausoak:

  1. Aplikazioa deskargatu zure mugikorrean. Apple Store edo Google Play plataforma aukeratu.  
  2. Erregistratzea beharrezkoa da erabiltzailea izateko
  3. Dagoeneko ATARIAko erabiltzailea bazara, datu horiekin hasi behar duzu saioa. Bestela kontu berri bat sortu behar duzu.
  4. Pasahitza ahaztu baduzu, “pasahitza berreskuratu”. 
  5. Atarikide bazara, erregistratzen zarenean, zure datuak eta abantaila guztiak eskuragarri izango dituzu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!