Sariak

Ataria 2025eko irailaren 4a

Hauek izango dira Tolosaldea zure ahotik bideo-podcast lehiaketan parte hartzen dutenek lortu ditzaketen sariak.

Bi sari egongo dira: epaimahaiaren saria eta publikoaren saria.

  • Epaimahaiaren sariak: 16-18 urte artekoentzat 400 euroko bonu bana talde irabazleko partaide bakoitzarentzat, Tolosa&Co, Oria Merkatarien Elkartea eta Ibarrako Merkatarien Elkartea tokiko merkatari elkarteetan zerrendatutako edozein dendatan gastatzeko; eta 12-15 urte artekoentzat 300 euroko bonu bana talde irabazleko partaide bakoitzarentzat, Tolosa&Co, Oria Merkatarien Elkartea eta Ibarrako Merkatarien Elkartea tokiko merkatari elkarteetan zerrendatutako edozein dendatan gastatzeko.
  • Publikoaren Ataria saria: Webguneko erabiltzaileek bozketa bitartez aukeratutako bideoaren egileek Atariako materiala izango dute opari.

Ezaugarri aipagarriak dituztela eta bideo batzuek aipamen berezia merezi dutela uste bada, antolaketa-batzordeak haiei sari berezia emateko eskubidea du.

Sari-banaketa 2025eko urriaren 24an izango da. Sari banaketaren ekitaldian ikusgai jarriko dira bideo irabazleak, eta epaimahaikideek epaiaren berri emango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!