Ezaugarriak

Ataria 2025eko irailaren 4a

Tolosaldea zure ahotik bideo-podcast lehiaketaren ezaugarri guztiak hemen irakur ditzakezu.

OINARRIAK

Ataria komunikabideak, gazteei zuzendutako bideo-podcast lehiaketa bat abiarazi du Laboral Kutxaren babeslegotzarekin. Lehiaketaren helburua Zer diozu Tolosaldeaz? galderari erantzunez gazteek eskualdea nola irudikatzen duten ahoz eta irudiz islatzea da.

Tolosaldea zure ahotik bideo-podcast lehiaketaren helburua, 12-18 urte bitarteko gazteen irudimena eta trebezia uztartuz, parte hartzea eta talde lana sustatzea da.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Tolosaldeko 12 eta 18 urte arteko gaztetxoek har dezakete parte lehiaketan 3 pertsonez osatutako taldeetan. Honetarako, oinarriekin ados egon eta onartuz gero, bideoak eta grabaketak tolosaldeazureahotik@gmail.com helbidera bidali beharko dira.

Partaide guztiek bete behar dute Ataria.eus webgunean eskuragarri dagoen izen-emate dokumentua. Eremu guztiak nahitaez bete behar dira, eta horietako bat behar bezala betetzen ez bada, partaidea edo taldea lehiaketatik kanpo uzteko eskubidea du antolakuntzak.

EPEAK
  • Parte hartzeko:

Lehiaketan parte hartzeko lehenik eta behin izena eman behar da, 2025eko irailaren 8tik 23ra egin beharko da. 

  • Lanak bidaltzeko epea:

Behin izen emate fitxa beteta lanak 2025eko irailaren 24tik urriaren 14ra bidali beharko dira tolosaldeazureahotik@gmail.com helbidera.

  • Bozketa fasea:

Publikoaren sarirako bozketa fasea jarriko da martxan. Hori 2025eko urriaren 15etik 22ra izango da Ataria.eus webgunean horretarako jarritako gunean.

  • Saridunak

Saridunen izenak eta bideo irabazleak, 2025eko urriaren 24an jakinaraziko dira, Villabonan egingo den sari-banaketa ekitaldi batean.

 

BIDEOEN AURKEZPENA

5 eta 15 minutu artean irauten duen bideo labur bat aurkeztu beharko dute lehiaketako partaideek, Zer diozu Tolosaldeaz? galderari erantzunez, beti ere, euskaraz.

Bideoak originala eta beste inon erabili gabea izan behar du. Horretarako, partaideek elementu artistikoak, musika, irudiak edo egoki deritzoten bestelako edozein erabil dezakete.

Bideoaren ezaugarriak:

  • Formatua: bideo laburrak kamera, mugikor, tablet... bidez grabatutakoak izan daitezke, bertikalean, eta originalak behar dute izan, beste inon argitaratu gabeak, alegia.

  • Iraupena: 5 eta 15 minutu artean

  • Hizkuntza: Euskaraz


Bideo guztiak, Atariaren webgunean eta kanaletan jarri eta ikusgai izango dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!