Entzuteko jaioak

Musika bazter guztietan

Leyre Carrasco 2025eko uztailaren 4a

Iraileko igandeetan erromeria plaza bilakatu ohi da Zelatun. Baina beste data batzuetan ere tradiziozko leku hori aprobetxatuta, beste musika bat eramaten du Beertoki elkarteak. Gorroto Bala, Indabe eta Kuartz dira aurtengo Errockmeria jaialdiko kartela osatzen duten taldeak eta gaurko saioan horien kanta batzuk entzun ahal izango ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!