Ataria TB

Euriteek eskualdean utzitako irudi ikusgarriak

Ataria 2025eko ekainaren 14a

Ekaitza lehertu da bart eta ondorioz, uholdeak izan dira eskualdeko hainbat puntutan. Bideo honetan, herritarrek grabatutako zenbait irudi ikusgarri bildu ditugu.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, atzo, ekainak 13, 22:00etan, Gipuzkoan prezipitazio handiengatik alerta laranja ezarri zenetik, 134 gorabehera inguru izan dira, batez ere ur-putzuengatik, zuhaitz-eroriengatik eta lur-jausiengatik.

Kalteak batez ere Tolosaldean gertatu dira. Besteak beste, Belauntzako estazioa maila gorrira iritsi dira. Goizerako, maila normalean berrezarri dela jakinarazi du Segurtasun Sailak.

Euskalmetek jakinarazi du gaur 18:00etatik 20:00etara antzeko zerbait espero dela inguru horretan, baina intentsitate txikiagokoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!