Futbola, areto futbola eta mendi lasterketak

Imanol Garcia Landa 2025eko ekainaren 13a

Hiru elkarrizketa interesgarri entzuteko aukera gaurko saioan.

Futbolarekin hasiko gara, Alegiako Intxurre taldeari buruz hitz egiteko. Gizonezkoen lehen taldea erregionaleko lehen mailatik Gorengo mailara igo da aurtengo denboraldian. Mikel Oiarbide kapitainarekin aritu gara solasean horren inguruan.

 

Areto futboleko hitzordu garrantzitsua dugu bihar, larunbata, Ibarran. Lauburu Ibarrak Bigarren mailara igotzeko aukera du, Industrias Santa Coloma B taldearen aurka, igoera fasearen finalaren itzulerako partida baitu. Cristian Davila bigarren entrenatzailearekin hitz egin genuen partida garrantzitsu horri buruz-

 

Mendi lasterketekin bukatuko dugu gaurko saioa. Igandean, Tolosan hitzordu garrantzitsua dute mendi lasterkariek, T3T, T2T eta T1T probak izango baitira jokoan. Antolakuntza taldeko Iñaki Insaustirekin errepasatu ditugu proba horien nondik norakoak.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!