Eutsi Goiari!

Mendi lasterketak Abaltzisketan eta Ibarran

Imanol Garcia Landa 2025eko maiatzaren 16a

Bi mendi lasterketa egingo dira asteburuan, eta bietan izen ematea itxita dago.

Larunbatean, bihar, Txindokiko Kilometro Bertikala izango da jokoan, Abaltzisketako Larraitz auzotik hasita. Igone Campos antolatzailearekin aritu gara solasean probari buruz. Igandean, Ibarran I. Zazpibide Trail mendi lasterketa egingo dute, Beditxur Mendi Taldeak antolatuta. Iker Gibelalde antolakuntza taldeko kideari elkarrizketa egin diogu probari buruz.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!