Zer dakar biharkoak?

Ataria 2025eko maiatzaren 1a

Ataria astekaria bueltan da, udaberriko atsedenaren ostean. Eta oraingoan, emakumeak dira erabateko protagonistak maiatzeko lehen zenbaki honetan: Luma Otaño eduki sortzailea; Amezketako lehen sektoreko lau emakume ekintzaile —Uxue Artola, Ainhoa Artola, Aintzane Garmendia eta Leire Saizar—, eta ezin kultura falta ostiraleko argitalpenean, oraingoan Maixa Zugasti idazlearen liburu berriarekin: Zozabarrak.

Luma Otaño tiktoker-ak aurkezpen bideoa ere luzatu du, biharko aldizkaria irakurtzeko gonbitarekin batera.

Ondorengoak irakurgai maiatzaren 2ko astekarian:

  • Itzea Urkizu Arsuagaren iritzi zutabea.
    • Beti oporretan.
  • Baserriak eta Amezketa, elikadura baino + proiektuari buruzko erreportajea.
    • Ilusioa ereiten denean.
    • Etorkizuna amesten.
  • Imanol Landa Medranoren Wattaria atala.
    • Sua.
  • Amaia Karreraren iritzi zutabea.
    • Interessengebiet.
  • Begirada Grafikoa Alegian kokaturik.
  • Ane Zubiaren bertsoa.
    • Langileon eguna.
  • Maixa Zugasti idazleari egindako elkarrizketa:
    • «Guztiok bizi behar dugu».
  • PlazanBazan denbora-pasak.
  • Asteburuko eguraldi iragarpena Iker Ibarluzearen eskutik.
  • Asteburuko kultur agenda.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!