Eutsi Goiari!

Sare batez lotuta

Ataria 2025eko apirilaren 4a

Gaurkoan padela eta pilota izan ditugu hizpide.

Andoni Zumeta tolosarra padel entrenatzailea eta jokalaria da. Orain hiru urte inguru Aitor Falconekin batera Goazen Tolosako Padel kluba sortu zuen. Zumetarekin hitz egin genuen Berazubiko padel pisten ondoan, klubari eta bere ibilbideari buruz.

 

Pilotari dagokionez, pasaka modalitatea izan dugu hizpide. Asteazken arratsaldean aurkeztu zuten Zizurkilgo Zimiterioan bertan egingo den Gipuzkoako Pasaka Txapelketa. Maite Amenabar Zizurkilgo alkateak eta Iñaki Lizaso Gipuzkoako euskal Pilotako Federazioaren lehendakariak hitz egiten zuten txapelketaren inguruan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!