Eutsi Goiari!

Emakumezkoen areto futbola, egoera larrian

Imanol Garcia Landa 2025eko martxoaren 28a

Gaurkoan areto futbola eta pilota izan ditugu hizpide.

Emakumezkoen areto futbola egoera larrian dago Gipuzkoan, ez baita denboraldi honetan martxan jarri senior mailako liga. Aurreko denboraldian lau talde aritu ziren lehian, hiru eskualdekoak: Lauburu-Ibarra, TEEP Tolosala eta Anoeta. TEEP Tolosalako Garazi Arregirekin eta Anoetako Naroa Ane Lasarekin hitz egin dugu gaiaren inguruan.

 

Iñaki Artolak Jon Mariezkurrenarekin batera Binakako Pilota Txapelketaren finala jokatuko du igandean. Gertukoekin hitz egin dugu, aurreko egunak nola bizitzen ari diren, eta finala bera nola bizituko duten jakiteko. Iñaki Artolaren kuadrillakoa den Andoni Otegirekin, Jose Luis Zabala Intxurre Pilota eskolako arduraduna eta Artolaren hasierako entrenatzailearekin eta Mikel Artola anaiarekin izandako solasaldiak jaso ditugu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!