2023ko datuei erreparatuta, 36.107 ibilgailu zeuden eskualdean eta horietatik 23.924 ziren turismoak. Ondoren, zeuden motozikletak (3.564) eta furgonetak (3.078). 2019an Tolosaldean 34.472 ibilgailu zeuden eta horietatik 22.835 ziren turismoak. Motozikletak 3.144 ziren, kamioiak 2.921, furgonetak 2.811 eta 772 ziklomotorrak. Eskualdeko joera orokorra da eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoan gailentzen da turismoa gainerako ibilgailuen gainetik. Gipuzkoan %68,3 dira turismoak.
Antzinatasuna
Parkearen antzinatasunari erreparatuta iaz eskualdeko turismo gehienak -7.930- 15 eta 25 urte artekoak ziren. 6.460k 8 eta 15 urte artean zituzten, eta 5.102 ziren 4 eta 8 urte arte zituztenak. Lau urtetik beherakoak 2.393 ziren. Parkearen antzinatasunaren arabera banatzen ditu DGT Espainiako Trafiko Zuzendaritzak emisio gutxiko eremu bezala izendatutakoetan sartzeko bereizgarriak eta 2023ko datuei dagokienez, ibilgailu gehienak C bereizgarria jasotzeko modukoak ziren (12.768), ondoren leudeke B bereizgarridunak (11.353) eta ondoren bereizgarririk gabeak (10.315). Eko bereizgarria 783 ibilgailuk izango lukete eta O emisio bereizgarria 182k.
-
0 emisio bereizgarria: bateria-elektrikoak, autonomia hedatuko elektrikoa, 40 km-ko autonomia duten elektriko hibrido entxufagarriak edo erregai-pilako ibilgailuak.
-
Eko bereizgarria: hibridoak, gasa edo biak. 40 km-tik beherako autonomia duten elektriko entxufagarriak, hibrido ez-entxufagarriak, gas natural eta gas bidez propultsatutako ibilgailuak edo petrolioaren gas likidotua.
-
C bereizgarria: azken Euro igorpenak betetzen dituzten barne-errekuntzako ibilgailuak. 2006/01etik Aurrera matrikulatutako gasolina eta 2015/09tik aurrera diesela.
-
B bereizgarria: barne-errekuntzako ibilgailuak; Euro isurketen azken zehaztapenak betetzen ez badituzte ere, aurrekoekin betetzen dituzte. 2001/01/01etik matrikulatutako gasolina eta 2006tik aurrerako diesela.
Eta zein energia iturri da nagusi?
2024an Araba, Bizkai eta Gipuzkoan matrikulazioen %44,5 hibrido ez-entxufagarriak izan ziren eta beraz, eredu ‘alternatiboen’ artean horiek nabarmentzen dira. Eta eskualdean, zein energia iturri darabilte ibilgailuek? Ibilgailu gehienak dieselak dira iazko datuei erreparatuta, 21.510, eta erregai moduan gasolina erabiltzen dutenak daude atzetik, 13.594. PGL (petrolio-gas likidotua) erretzen dutenak 146 ziren eta 134 elektrifikatuak. Bada beste daturik, gasolindegiena: eskualdean 8 gasolindegi daude; hiruna Villabonan eta Tolosan, eta bana Alegia eta Iruran.