Orixeko finalistak:
- Ane Garmendia (DBH4). Dilema morala.
- June Makibar (Batxi2). Iruzkina
- Iraia Etxabe (DBH2). Marrazkia. Lehen saria.
Horrez gain, Ibarrako Uzturpe Ikastolako Egoi Lasa Barriola ere finalean izan zen. Zaintza izan da aurtengo filosofia olinpiaden gaia.
Orixeko ikasleen lanak:
- Iraia Etxaberen marrazkia:
- Dilema morala eta Ane Garmendiaren lana.
Belarra
Gaur nire lagun minak, Mikelek, Taylor Swiften kontzertura joateko plan proposamena egin dit. Niri ere abeslari hau ikaragarri gustatzen zait, baina arazo bat dago. Elkarte ekologista batean nago, eta iruditzen zait ingurumenak gu zaintzen gaituela, baina zorretan guk ere zaindu behar dugula. Taldean ondorengoa esaten zuen mezu bat iritsi zait: Larunbatean Taylor Swift abeslari ospetsuak kontzertu bat emango du gure herritik gertu, arazoa da 30.000 C tona inguru sortuko dituela garraioekin, kontzertuko energiekin… Beraz, zer iruditzen zaizue kontzertuan zehar eragin handiko protesta-ekintza bat egiten badugu? Hau irakurri ondoren zer egin jakin gabe geratu naiz, lagun batekin une ederra pasa ala protestaren alde egin.
Mikel orain dela bost urte inguru ezagutu nuen, lagunekin momentu txar batean nengoen eta berak asko entzun ninduen garai hartan. Elkar entzutearekin asko lotzen du laguntasuna, eta Mikel bada laguntasuna zer den erakutsi didanetako bat . Orain, aldiz, bera familian arazoekin dabil eta nire laguntza behar du, nahiz eta oso irekia izan eta lagun asko eduki azkenean benetakoak esku batekin kontatzeko nahikoak dira. Kontzertura joatekotan nirekin bakarrik joango litzateke, besteei gaur egungo musika modernoa entzutea soilik gustatzen zaielako, eta bakarrik ez da joango bi esku behar direlako txalo egiteko. Arrazoi hauen ondorioz berarekin une eder bat pasa beharko nukeela iruditzen zait, askotan arazoak ahazteko modurik hoberena beste ekintza batzuk egitea da-eta.
Bestalde, elkarte ekologistakoei ez diet huts egin nahi, arazoaren aurka ni ere banagoelako eta ez da batere justua ni ondo pasatzen nagoen bitartean beraiek borrokatzea. Esaten egon direnaren arabera kausa handia nahi dute eragin, beste herrietako elkarteekin ere elkartuko garela esan dute jende asko dagoenean kasu handiagoa egiten delako. Azken finean ekintza honen helburua ikusgarritasuna lortzea eta ingurukoen kontzientziak eragitea da. Ez da protesta egingo dugula soilik; badaude musika emanaldietarako bestelako alternatibak eta irtenbide batzuk proposatuko dizkiegu: Coldplay musika taldeak adibidez kontzertu ekologikoak egiten ditu eta %47-ko kontsumoa jeistea lortu dute. Honetarako bateria elektrikoen sistemak erabiltzen dituzte, honela erabiltzen duten energia guztia %100 berrerabilgarria bihurtuz, kontzertuetara garraio publikoan, bizikletaz edo oinez joaten dira, eta erabiltzen dituzten led pultxerak berriro bueltatzeko eskatzen dute. Dilema potoloa da, laguntasuna eta betebeharra kontrajarrita daudela iruditzen zaidalako. Buruari buelta asko eman ondoren irtenbide bikain bat bururatu zait: protestara joango naiz, baina Mikel nirekin etorriko da. Oraindik ez diot nire plana kontatu, baina hau izango litzateke. Hasteko, nire elkarte ekologistarengana joango ginateke dena prestatzen laguntzeko, hau egitean Mikeli bere arazoak ahaztuko litzazkioke. Gainera kide asko ezagutzen ditu, eta esan bezala oso erraz egiten ditu lagunak, beraz, iruditzen zait gustura egongo dela. Dena prest dagoenean autobus publikoa erabiliz iritsiko ginateke kontzertura, denak barruan daudenean protesta aurrera eramango genuke, baina kontzertuaren kanpokaldean denez, nire lagunak musikaz gozatzeko aukera ere izango du, eta honela nik berarekin kontzertuaz ere gozatuko nuke. Amaitzean, kontzertukoekin hitz egitera joango gara gure proposamenak emanez, eta zorte apur batekin Taylor Swift ikusteko aukera izango dugu.
Irtenbide hau iruditu zait egokiena, azken finean, hau eginez Mikel zainduko dudala iruditzen zait, berak nik behar nuenean zaindu ninduen bezala eta honela ez dudala laguntasunaren belarra hazten utziko, Platonek esango zuen bezala. Aldi berean, ekologian ere ez da belar txarrik falta, eta munduak oraintxe behar duen zaintza emango diogu.