Euskadiko Filosofia Olinpiada irabazi asmorik gabeko ekimen kultural eta hezitzailea da. 2018an sortu zuten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Bigarren Hezkuntzako hainbat irakaslek, Deustuko Unibertsitatearekin, EHU-rekin, Agora Elkartearekin eta REF-arekin elkarlanean. DBH-ko eta Batxilergoko ikasle guztiek dute parte hartzeko aukera, eta bost modalitate ezberdin ditu: iruzkina, dilema morala, bideogintza, argazkilaritza eta marrazketa filosofikoa. Bada aurtengo deialdia egin dute jada eta Orixe institutuko hiru ikasle eta Uzturpe ikastolako bat izan dira finalisten artean. Zehazki Orixe institutuko DBH 4ko Ane Garmendia Dilema morala ataleko finalista izan da, Batxilergoa 2ko June Makibar Iruzkinekoa eta DBH2ko Iraia Etxabe Marrazki filosofiko atalekoa. Azken honek gainera, lehen saria eskuratu du. Ibarrako Uzturpe ikastolako Egoi Lasa Barriola ere Marrazki filosofikoan finalisten artean egon da.