Ataria TB

Zer dakar biharkoak?

Tolosaldeko Ataria

Biharko aldizkaria konfetiz eta serpentinaz jantzita dator. Azala Artxiboko neskak konpartsak hartu du, eta begirada atzera eginez, nolako inauteriak bizi izan zituzten ekarri dute gogora Mariaje Larrartek, Juli Zubelzuk eta Rosa Jauregik. Inauterietako txupinazoa euren eskutik bizi aurretik, irakurri biharko ATARIA astekariko elkarrizketa!

Ondorengoak ez dira falta izango otsailaren 21eko zenbakian:

  • Itzea Urkizu Arsuagaren iritzi zutabea.
    • Bederatzi balkoi eta marko bat.
  • Ostegun Gizena ate joka dugula, txistorra nola egin erakutsiko digute Euskal Herriko Txistor Txapelketako irabazleek, Miren harategiko jabeek.
    • Txistorrik onena, Tolosan egina.
  • Josu Lizarralde Galtzaundikidearen Hitzez Hitz atala.
    • Mugi, mugi, mihi hori gogotsu.
  • Julen Iztuetaren Begirada Grafikoa.
    • Islada berrien haziak.
  • Olatz Peñagarikanoren iritzi zutabea.
    • Gotorleku.
  • Tolosako Inauterietan haur eta nerabeentzat prestatu duten gunearen inguruko erreportajea.
    • Isabelitaren magalera bilduko dira haur eta nerabeak.
  • Tolosako inauterietako agenda.
  • Asteburuko kultur agenda.
  • Asteburuko eguraldi iragarpena, Iker Ibarluzearen eskutik.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!