Entzuteko jaioak

Maitasuna da

Naiara Roldan de Aranguiz 2025eko otsailaren 14a

Maitaleen, enamoratuen, maitasunaren eguna omen da gaur, otsailaren 14a. Hari horri jarraika ondu ote dugu gaurko Entzuteko Jaioak saioa? Bai eta ez. Azken batean zer da bada maitasuna? Maitasuna zerbait etereoa, immaterial eta ukiezin gisa ulertzen badugu, sentimenduez ari bagara, baiezkoa izan liteke erantzuna; baina maitasun erromantikoaz ari bagara, erantzuna ezezkoa izango da.

Tartean, ondorengo kantuak entzun ditugu gaurko Entzuteko Jaioak saioan:

  • Don Inorrez taldearen Konstelazioak.
  • Zetak taldearen Eguzkilorea.
  • Mikel Artieda eta Leire Berasaluzeren Nitaz.
  • Gorka Urbizuren Herri Txiki eta Etorkizuna Ginenean.
  • Bad Sound eta Monsiuer LeCrepe-n Zutik.
  • Izaro eta Valeria Castroren Amiguita como tú.
  • Nøgen taldearen Urari.
  • Shinova eta ETSren Abendua.
  • Postal Kolekzionistak taldearen Errinozerontea eta Bat gutxiago gara.
  • Aimarz-ren Entzun dezatela.
  • Maite Larburu eta Carlos Taroncherren Maitasuna da.
  • Ana Galarraga eta Pettiren Bihotzeko harriak.
  • Mumford&Sons taldearen Rushmere.
  • Merina Gris taldearen Lilili.
  • EraBatera taldearen Malkorik gabe.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!