Entzuteko jaioak

Banaka, binaka edo taldean

Jon Miranda Labaien 2024ko abenduaren 20a

Banaka, binaka eta taldean dabiltzan musikarientzako tartea hartu dugu aste honetako Entzuteko Jaioak saioan.

Bakarkako hainbat proiektuetan erreparatu dugu aste honetako Entzuteko Jaioak saioan. Xabier Badiola, Hasperen, Gorka Urbizu eta Neu Troia bezalako musikarien kantuak entzun ditugu.

Proiektu bereziagoak ere jorratu ditugu, binaka datozenak. Gure musikaren fauna Badok.eus atariaren 15. urteurrenerako Ibil Bedi eta Ke Lepok egin duten kantua; Anari eta Belakok osatu duten abestia; Gailu eta Niña Coyote eta Chico Tornadok bertsionatu duten pieza bat; Esti Markezek eta Ianire Aranzabek aiarraren azkeneko diskorako osatu dutena; Enarak taldearen kantu batean oinarrituta Rudigerrek egin duen birmoldaketa; eta Mikel Larratxek eta Joseba Baleztenak sortu duten Izukari proiektua.

Ekarri ditugu, baita ere, Maskak, Tatxers, Nakar eta Izaki Gardenak taldeen kantu berrienak.

Argazkia: Naiz.eus

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!