(H)ari naizela

GBT 24ko finalerako sarrerak, bertso baten prezioan

Ataria 2024ko abenduaren 3a

(H)ari Naizela irratsaioan GBT 24ko finaleko bi sarrera zozketatuko dira.

Finalaurreko saioetarako bezala, finaleko saiorako ere bi sarrera ditugu entzuleen artean zozketatzeko. Horretarako, oraingoan ez duzue bertso bati lapurtutako hitza asmatu beharko, bertso osoa baizik. Bidali bertso bat whatsapp audio mezu bidez 695 76 28 43 zenbakira, eta esaguzu zergatik joan nahi duzun finalera, edo zein animatzera zoazen, edo zein zirrara sortzen dizun; finalarekin lotutako edozein bertso. Abenduaren 11ko 12:00ak arteko epea dago bertsoak bidaltzeko, eta egun horretako irratsaioan egingo da zozketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!