Elkarretaratzeak gaur, azken erailketa matxista salatzeko

Ataria 2024ko abenduaren 2a

Urriaren 11n Villabona eta Zizurkil arteko oinezkoen zubian egindako elkarretaratzea.
Gizonezko batek bere bikote ohia erail du asteburuan Pasaian eta emakumeen kontrako azken erailketa matxista hori salatzeko  elkarretaratzeak egingo dituzte gaur. Lurgatz Talde Feministak Villabona-Zizurkilgo oinezkoen zubian egingo du, Tolosako Mugimendu Feministak deituta Tolosako Trianguloan, eta Itaiak deituta Euskal Herria plazan.

Lurgatz Talde Feministak deituta elkarretaratzea egingo dute gaur, hilak 2, 18:30ean Villabona eta Zizurkil arteko oinezkoen zubian. Tolosako Asanblada Feministak ere deitu du elkarretaratzea; 19:00etan elkartuko dira Trianguloa plazan. Itaiak bere aldetik 19:30ean egingo du Euskal Herria plazan.

Tolosako Udaleko ordezkariek bat egingo dute Trianguloa plazan deitutako gaitzespen-mobilizazioarekin, eta senide zein ingurukoei elkartasuna adierazteaz gain, hilketa salatzeko Euskal Herriko mugimendu feministak deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten die herritarrei. «Gure gaitzespenik irmoena adierazi nahi dugu Euskal Herrian gertatu den azken erailketa matxistaren aurrean», adierazi dute.

Indarkeria matxistarekin lotutako kasu gehiagok zipriztindu dute Tolosaldea asteburuan. Izan ere, Instagramen, @denuncias_euskalherria kontuak arlo ezberdinetako gizonek egindako erasoen dozenaka testigantza bildu ditu, eta horietako bitan Tolosako tatuatzaile bat aipatzen da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!