Gizonezko bat atxilotu dute Villabonan, emakume bat erailtzea leporatuta

Ataria 2024ko azaroaren 30a

Amasa-Villabonako Udaltzaingoan entregatu du bere burua.

Pasaian gertatuta da erailketa gaur arratsaldean; gizonezkoak ihes egin du eta ondoren bere burua entregatu du Villabonako Udaltzaingoan.


53 urteko gizonezko bat atxilotu dute 45 urteko bere bikotekidea hiltzea leporatuta. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gaur arratsaldean, 16:00etan, Pasaiako Eskalantegi kalean kokaturiko etxebizitzan suzko arma batekin emakumea hil eta gero ihes egin du gizonezkoak. Ondoren, 16:30ak inguruan, Amasa-Villabonako Udaltzaingoan entregatu du bere burua, eta atxilotu egin dute.

Pasaiako Udal Batzordea 20:30ean bilduko da, eta oharra kaleratuko du.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutaloa argitzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!