Eutsi Goiari!

Judoa eta sokatira

Imanol Garcia Landa 2024ko azaroaren 22a

Judo Klub Tolosako lau judokekin eta Ibarra Sokatira Taldeko bi kiderekin osatu dugu gaurko saioan.

Judo Klub Tolosako bi bikote Nage No Katako Munduko Txapelketan izan dira. Unai Saralegik eta Unai Regillagak senior mailan zilarrezko domina lortu zuten eta Joseba Regillagak eta Joseba Etxarrik urrezkoa 23 urtez azpikoan. Beraiekin aritu gara solasean Usabal kiroldegian. Bestalde, sokatirako txapelketak abian jarriko dira asteburuan, eta Ibarra Sokatira Taldeko kideak diren Ainara Otamendi eta Eneritz Arrutirekin izan gara denboraldiari buruz hitz egiteko.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!