Eutsi Goiari!

Patinajea, krosa eta frontenisa

Imanol Garcia Landa 2024ko azaroaren 15a

Aitor Vacas, Xabat Ibarguren eta Garazi Goenaga izan ditugu gonbidatu gaurko saioan.

Donostia-Behobia proba izan zen jokoan igandean, eta patinajeko modalitatean Irristaka taldeko Aitor Vacas izan zen garailea. Berarekin hitz egin dugu lasterketaren inguruan. Bihar, larunbata, Ikaztegietako Herri Krosa egingo da. Xabat Ibarguren antolakuntza taldeko kidearekin hitz egin dugu probari buruz. Bestalde, Berrobiko Frontenis Txapelketa martxan jarriko da bihar, eta horren berri izan dugu Garazi Goenaga Ibin Kirol Elkarteko kidearekin.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!