(H)ari naizela

Azaroaren 17ko Oiartzungo finalerdietarako bi sarreren zozketa

Ataria 2024ko azaroaren 12a

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen finalerdirako bi sarrera zozketatuko dira (H)ari Naizela irratsaioan.

Finalerdietako saio bakoitzerako bi sarrera zozketatuko dira (H)ari Naizela irratsaioan; eta, lehena, Oiartzungoa da, azaroaren 17an izango da. Zozketan parte hartzeko whatsapp audio mezua bidali behar da 695 76 28 43 zenbakira, eta aste honetan asmatu beharrekoa honakoa da: Unai Mendizabalek Azkoitiko saioa irabazi  zuenean kantatu zuen agurra entzun dugu, eta hitz bat kendu diogu bertso horri; bada, zozketan parte hartzeko hitz hori asmatu behar da, eta asmatzaileen artean egingo da zozketa. Asmatzailerik ez balego, parte hartzaile guztien artean zozketatuko da.

Unai Mendizabalen agurra:

Lehen bertso-eskola

den hontan ikurra,

Gipuzkoan ez dago 

dena hain ziurra,

Urolan martxan dabil 

gondea, atxurra,

zapatak lokatzen 

babaz esku ahurra,

Erniarraitzi gure 

gorespen __________,

jartzearren geroko 

bertsoari lurra.

Bidali audio mezua esanaz nor zaren, nongoa eta Unairi kendu diogun hitza zein den, azaroaren 13ko 16:00ak baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!