Herri musikaren aita pontekoa

Josu Artutxa Dorronsoro 2024ko aza. 8a, 21:00

Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria jasoko duen Juan Mari Beltran da gaurko Entzuteko Jaioak irratsaioko protagonista.

Kaixo entzule eta ongi etorri Entzuteko Jaioak irratsaioaren atal berri batera. Dagoeneko neguko ordutegian murgilduta gauden honetan, kanpoan iluntasuna nagusi eta hotz egiten du gainera, baina barruan egoteko eta musika onenaz gozatzeko aukera ederra. Gaur, azaroak 8 da, ostirala, WI-FIrik gabeko Mundu Eguna. Beraz, zorionak hala bizitzeko hautua egiten duzuenei.

Kontuak kontu, gaur artista handi baten musikarekin gatoz, Juan Mari Beltran musikari eta ikerlariarena hain zuzen ere, berak jasoko baitu Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria. Sariaren bidez, Soinuenea Herri Musikaren Txokoaren sortzaile eta sustatzaileak azken 50 urteetan egindako lana aitortuko dute, «musika tradizionala berreskuratu, babestu eta transmititzeko egindako lanagatik».

Gaurko saioan entzun ditugun kantuak:

  • Asteko egunak (Lo Hadi, 2014)
  • Agurra (Txalaparta ttakun ttan ttakun, 2010)
  • Sagar dantza (Beti Ttun Ttun, 1999)
  • Begira begira nago - Baratzeko pikuak (Arditurri. Gogoaren bidezidorretik, 2002)
  • Egurraren orpotik dator (Egurraren orpotik dator..., 1993)
  • Txalaparta Launaka (Orhiko Xoria, 2006)
  • Ontzi bat egin da (Kostaldeko soinuak, 2019)
  • Supriñua (Soinu-tresnak euskal herri musikan 1985-2010, 2017)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!