Entzuteko jaioak

Badoazenak eta badatozenak

Jon Miranda Labaien 2024ko urriaren 25a

Argitaratu berri diren kantuen bilduma da hau. Musika agertokira iritsi berri direnak batzuk eta agertoki horretatik agurtuko direnak beste batzuk. Askotariko eskaintza ordubetera mugatuta.

Azaroaren 20an kaleratuko du Izaki Gardenak bere disko berria, Orube izenekoa. Data iritsi aurretik bi aurrerapen kantu aurkeztu dituzte.

Disko berriarekin datoz, baita ere, Olatz Salvador, Eneritz Furyak eta J Martina. Nakar eta Tatxers taldeek ere kalean dituzte euren lan berriak.

Bide batez, bere ibilbidearen amaiera iragarri du Chill Mafia taldeak, eta eten bat, berriz, Habi taldeak. Kantu berriak atera dituzte, baita ere, Toc, Bengo, Dupla, Benizze, Süne eta Esti Markezek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!