Eutsi Goiari!

Mendizaletasuna, mendi lasterketak eta roller eskia

Imanol Garcia Landa 2024ko urriaren 18a

Ibar Mendi Taldea sortu berri dute Ibarrako Gazte Asanbladatik. Bertako kideak diren Maialen Mariezkurrena eta Maider Romerorekin aritu gara solasean horren inguruan. Bestalde, bihar, larunbata, Eltxotrail proba egingo da Orendainen. Antolakuntzako kidea den Xabi Lekuek azaldu dizkigu ekitaldiaren nondik norakoak. Azkenik, bihar arratsaldean ere, 23. Hernialdeko Roller Eski Igoera egingo da, Alpino Uzturre Elkarteak antolatuta. Bertako kidea den Xanti Saizarrekin hitz egin dugu probaren inguruan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!