Eutsi Goiari!

Tolosako Herri Krosa eta Lauburu Ibarra

Imanol Garcia Landa 2024ko urriaren 11

Gaurkoan krosa eta areto futbola izango ditugu hizpide.

Bihar, larunbata, Tolosako Herri Krosa eta Txiki-Krosa egingo dira. Antolakuntza taldean ari diren Iñaki Sanchez eta Jose Luis Goenagarekin aritu gara solasean. Bestalde, Lauburu Ibarra 2. B mailako taldeak oso ondo hasi du denboraldia. Bigarren entrenatzailea den Cristian Davilarekin asteazkenean hitz egiteko aukera izan genuen, aste honetako Errege Kopako kanporaketari buruz eta orokorrean ligaren hasierari buruz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!