«Txirrindularitza geldirik dago, eta eskatzen ari gara mahai hori gauzak adosteko»

Ataria 2024ko urriaren 8a

Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioko zuzendaritza batzordeko kideek kargua utzi zuten, eta urriaren 13rako manifestazioa deitu dute kirolak bizi duen egoera salatzeko.

Txirrindularitza Gipuzkoan «egoera oso larrian» dagoela esan du Aitor Aiertzak. Tolosako Oriako Txirrindulari Eskolako lehendakaria da eta uztailean beraien kargua utzi zuten Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioko zuzendaritza batzordeko kideetako bat. Txirrindularitza aurrera eramateko Gipuzkoan bizitzen ari diren «oztopoak» salatzeko egin zuten kargu uztea, eta urriaren 13an Donostian egingo den mobilizazioa antolatu dute.

Federazioko zuzendaritza batzordeak planto egin zuen uztailean. Aurretik tira-birak izaten ari ziren Ertzaintzarekin, txirrindularitza probak antolatzerakoan, eta abuztuaren erdirako aurreikusita zeuden bi proben inguruko informazioak sortu zuen kargua uzteko erabakia hartzeko txinparta. «Astean zehar egin behar ziren proba horiek eta urtearen hasieran esan ziguten ez zela arazorik izango», esan du Abraham Olano federazioko teknikariak. «Garaia iritsi zenean bi proba horien baimenak kudeatzeko, ezezkoa iritsi zitzaigun. Gipuzkoako Ertzaintzara deitzerakoan, esan zuten urtarrilean baiezkoa esan zutela agindu politikoak medio, baina orain ez zutela sinatuko».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!