Sariak

Ataria 2024ko urriaren 7a

Hauek izango dira Tolosaldea zure ahotik bideo-podkast lehiaketan parte hartzen dutenek lortu ditzaketen sariak.

Bi sari egongo dira: epaimahaiaren saria eta publikoaren saria.

  • Epaimahaiaren saria: sari bakarra emango du; 500 euroko bonu bana talde irabazleko partaide bakoitzarentzat, Tolosa&Co, Oria Merkatarien Elkartea eta Ibarrako Merkatarien Elkartea tokiko merkatari elkarteetan zerrendatutako edozein dendatan gastatzeko.

  • Publikoaren saria: sari bakarra emango du; 200 euroko bonu bana talde irabazleko partaide bakoitzarentzat, Tolosa&Co, Oria Merkatarien Elkartea eta Ibarrako Merkatarien Elkartea tokiko merkatari elkarteetan zerrendatutako edozein dendatan gastatzeko.

Ezaugarri aipagarriak dituztela eta bideo batzuek aipamen berezia merezi dutela uste bada, antolaketa-batzordeak haiei sari berezia emateko eskubidea du.

Sari-banaketa 2024ko azaroaren 29an izango da. Sari banaketaren ekitaldian ikusgai jarriko dira bideo irabazleak, eta epaimahaikideek epaiaren berri emango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!