Ezaugarriak

Ataria 2024ko urr. 7a, 17:21

Tolosaldea zure ahotik bideo-podkast lehiaketaren ezaugarri guztiak hemen irakur ditzakezu.

OINARRIAK

Ataria komunikabideak, gazteei zuzendutako bideo-podkast lehiaketa bat abiaraziko du Laboral Kutxaren babeslegotzarekin. Lehiaketaren helburua Zer diozu Tolosaldeaz? galderari erantzunez gazteek eskualdea nola irudikatzen duten ahoz eta irudiz islatzea da.

Tolosaldea zure ahotik bideo-podkast lehiaketaren helburua, 14-17 urte bitarteko gazteen irudimena eta trebezia uztartuz, parte hartzea eta talde lana sustatzea da.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Tolosaldeko 14 eta 17 urte arteko gaztetxoek har dezakete parte lehiaketan 3 pertsonez osatutako taldeetan. Honetarako, oinarriekin ados egon eta onartuz gero, bideoak eta grabaketak tolosaldeazureahotik@gmail.com helbidera bidali beharko dira.

Partaide guztiek bete behar dute ataria.eus webgunean eskuragarri dagoen izen-emate dokumentua. Eremu guztiak nahitaez bete behar dira, eta horietako bat behar bezala betetzen ez bada, partaidea edo taldea lehiaketatik kanpo uzteko eskubidea du antolakuntzak.

EPEAK
  • Parte hartzeko:

Lehiaketan parte hartzeko epea 2024ko urriaren 21etik azaroaren 14ra, biak barne, bitarte izango da. Epez kanpo aurkeztutako bideo guztiak automatikoki geratuko dira lehiaketatik kanpo.

  • Bozketa fasea:

Publikoaren sarirako bozketa fasea jarriko da martxan. Hau 2024ko azaroak 18tik 26ra izango da ataria.eus webgunean horretarako jarritako gunean.

Saridunen jakinarazpena, azaroaren azken astean izango da.

  • Saridunak

Saridunen izenak eta bideo irabazleak, 2024ko azaroaren 29an jakinaraziko dira, Villabonan egingo den sari-banaketa ekitaldi batean.

 

BIDEOEN AURKEZPENA

5 eta 15 minutu artean irauten duen bideo labur bat aurkeztu beharko dute lehiaketako partaideek, Zer diozu Tolosaldeaz? galderari erantzunez, beti ere, euskaraz.

Bideoak originala eta beste inon erabili gabea izan behar du. Horretarako, partaideek elementu artistikoak, musika, irudiak edo egoki deritzoten bestelako edozein erabil dezakete.

Bideoaren ezaugarriak:

  • Formatua: bideo laburrak kamera, mugikor, tablet... bidez grabatutakoak izan daitezke, bertikalean, eta originalak behar dute izan, beste inon argitaratu gabeak, alegia.

  • Iraupena: 5 eta 15 minutu artean

  • Hizkuntza: Euskaraz


Bideo guztiak, Atariaren webgunean eta kanaletan jarri eta ikusgai izango dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!