Xare irekiak eta triatloi txapelduna

Imanol Garcia Landa 2024ko irailaren 27a

Ametsa Pilota Elkarteko Mikel Uzkudun eta Paula Del Pozo triatloilari alegiarra izan dira gaurko saioan.

Bihar, larunbata, Irurako Ametsa trinketean San Migel xare irekien finalak jokatuko dira, eta Mikel Uzkudenekin aritu gara horren inguruan solasean. Paula Del Pozok asteburuan Zumaiako triatloia irabazi zuen, eta horrekin batera esprint modalitateko Euskadiko eta Gipuzkoako txapelduna bilakatu da. Berarekin aritu gara solasean, besteak beste, proba horri buruz.

 

Argazkia: Arnaitz Rubio Aprea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!