Entzuteko jaioak

Agurrak eta eten bat

Josu Artutxa Dorronsoro 2024ko irailaren 20a

2025ean 10 urte beteko dira Oskorri taldeak oholtzak betirako agurtu zituenetik. 1971n sortu zen taldea, eta ia bost hamarkadatan, Euskal Herriko etxe guztietako soinu banda izatera heldu zen.

Gaurko Entzuteko jaioak saioan, ordea, ez gatoz Oskorri taldeaz hitz egitera. Are gehiago, Oskorriren ondoren, Euskal Herriko panorama musikalean bere arrastoa utzi duten hiru talde entzungo dituzue. Hiru talde desberdin, eta aldi berean, berezi: Gatibu, Esne Beltza eta Chill Mafia. Hilabete batzuk barru, azken aldiz entzun beharko ditugulako, zuzenean behintzat.

Horrez gain, Villabonako Habi taldeak eten bat egingo duela iragarri du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!