Eutsi Goiari!

Txirrindularitza, mendi bizikleta eta xarea

Imanol Garcia Landa 2024ko irailaren 20a

Izaro Etxarri txirrindularia, Ibarrako II. Mendi Bizikleta Festa eta Iruran jokatzen ari diren xare txapelketak izango ditugu hizpide.

Izaro Etxarri adunarrak zilarrezko domina lortu zuen junior mailako Munduko Pista Txapelketan. Omenaldia egin zioten bere herrian, eta gero elkarrizketa egiteko aukera izan genuen. Ibarrako II. Mendi Bizikleta Festa egingo da larunbatean, Bidetxur klubak antolatuta. Bertako kidea den Iban Amondarainekin hitz egin dugu egunari buruz. Eta Iruran xareko bi txapelketa daude jokoan, eta horri buruz hitz egin genuen Mikel Uzkudun Ametsa Pilota Elkarteko kidearekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!