Kultur Sorkuntzaren Transmisioa egitasmoak hirugarren aldiz 'Sormenean hezi, kulturan bizi' jardunaldiak antolatu ditu. Azpeitian egingo dira urriaren 26an, eta aurten, bereziki, euskarazko kulturgintzaren transmisioan hedabideek betetzen duten rola aztertuko dute. Azterketa bat, mahainguru bat eta bi hitzaldi izango direla iragarri dute. Gotzon Barandiaran egitasmoko kideak eman ditu azalpenak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?