Eutsi Goiari!

Arrauna, mendi lasterketak eta atletismoa

Imanol Garcia Landa 2024ko uztailaren 12a

Arraunari buruz hasi gara:  Tolosaldea traineruko Maialen Amondarain patroiarekin hitz egin dugu asteburuan jokatu diren Euskotren Ligako bi estropaden inguruan. Mendi lasterketei dagokionez, Goar Lopetegi ibartarrarekin hitz egin dugu, Hoka Val d'Aran Pyrinees lasterketako Camins d'her proban hirugarren egin ondoren. Atletismoko protagonista John Cabang da: Olinpiar Jokoetarako sailkatu da, 110 metro hesietan lehiatzeko, Filipinetako selekzioa ordezkatuz; abuztuaren 4an izango da bere probaren kanporaketa saioa, eta Berazubiko estadioan elkartu ginen berari elkarrizketa egiteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!