Gaurko saioan Martin Mantxo ekologistarekin hainbat gai jorratu ditugu: Gladys del Estalen hilketaren urteurrena, Lurpea Garbi elkartearen azken lanak, AHTaren zundaketen aurkako mendi martxa, Zubietako errauste plantaren inguruan ToxicoWatch-ek egindako txostena, sakrifizio eremuei buruzko hausnarketa, Carpe diem turismo kontzeptua eta Brasilgo Rio Grande do Sul eskualdeko uholdeak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?